X. Berditasuna idazkuntza Lehiaketaren Sariak

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 02 Otsaila 2013

Sei sari banatu ziren (hiru euskarazko atalean eta beste hiru gaztelaniazkoan), nahiz eta aurtengo deialdian 3.000 haur baino gehiago parte hartu. Ekitaldia Leioako Artea Merkataritza Gunean ospatu zen, joan den ostiralean, 2013ko urtarrilaren 18an, arratsaldeko 19etan, Agurtzane Bilbao aurkezle moduan eta Daniel Ross dinamizatzaile lanetan zituela.

Xabier Legarreta, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako Zuzendaria, lehen sariak banatu zituen eta berarekin batera, Jon Lazkano, Leioako Udaleko Kultura Zinegotzia, Estitxu Amilibia, Artea Merkataritza Guneko Zuzendariordea, Iraia Iturregi, emakumezkoen Athletic taldeko burua eta Jose Antonio Dorronsoro, Leizaola Fundazioko Lehendakaria, gainontzeko sariak eman zituzten.

Sariak bikainak ziren: mp3-erreproduzitzaile batetik hasita, HI-FI aurikularrak zeramatzana, hirugarren sariari zegokiona, bigarren sariari zegokion koloredun pantaila zoragarria duen E-bookera, edota lehen saria irabazi zutenei eman zitzaien ordenagailu eramangarri bikainera. Parte hartzea erraza zen: genero ikuspegiari buruzko idazlana prestatu behar zen, eta nola ez, 10 eta 14 urte bitarteko adina eduki behar zen derrigorrez.

Epaimahaiak Miren Dobaran andrea, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko Zuzendari Nagusia; Cristina Sarduy andrea, Bizkaiko Foru Aldundiko Genero Politiketarako Idazkari Teknikoa; Jon Lazkano, Leioako Kultura Zinegotzia; Susana Palomino, Metro Bilbaoko Marketing Zuzendaria eta Estitxu Amilibia, Artea Merkataritza Guneko Zuzendari ordea osatu zuten.

Garaileak honako hauek izan ziren: euskarazko lehenengo, bigarren eta hirugarren sariek Maddi Petralanda, Gernika-Lumoko Seber Altube Ikastolako ikaslea, Aitor Jauregi, Gernika-Lumoko Mertzede Ikastetxeko ikaslea eta Ane Elezgarai, Bermeoko Sagrado Corazón Ikastetxeko ikaslea irabazi zituzten. Gaztelerazko atalean, berriz, Xabier Oianguren, Gernika-Lumoko Seber Altube Ikastolako ikaslea, eta Asier Gutiérrez eta Eva Ruiz, biak Zamudioko Colegio Vizcayako ikasleak lehen, bigarren eta hirugarren sariak jaso zituzten.

Zorionak irabazleei eta… datorren urtera arte!