Bisita gidatuak Bilboko saltoki historikoetara

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 19 Ekaina 2014

ETBko erreportajea (2014/06/26, 21:00 Teleberri 2 saioan):

Bizkaia Irratiko elkarrizketa (2014/06/29, 11:05 Gira-Biran saioan):

Aurten ere, eta Bilboko Udalaren laguntzari esker, Leizaola Fundazioak Bilboko denda historikoetara ohiko bisita gidatuak antolatu ditu, 2014ko ekainaren 26an eta uztailaren 3 eta 10ean ospatu direlarik. Bisita hauen bidez Bilboren historia ezagutzera emateaz gain, tokiko saltokien eragina eta hiriaren garapenerako duten garrantzia goraipatu nahi da. Bisitaldi bakoitzaren iraupena bi ordutakoa da, eta denbora horretan bospasei denda sakonean ezagutzeko aukera egoten da. Batzuk Bilbon dirauten zaharrenetarikoak dira (esaterako, Sombrerería Gorostiaga, 1857koa), eta beste batzuk, berriz, XX. mendearen hasieran hiriak bizi izan zuen pizkunde industriala eta kulturalaren eraginez ireki zituzten ateak (esaterako, Café La Granja, 1926. urtekoa).

Bisita guztietan gidari profesional batek hiriari eta bisitatzen diren kale eta eraikinei buruzko hainbat xehetasun eskaintzen ditu, baina bisita bakoitzean hautatutako saltokietara iristerakoan, denda bakoitzeko arduradunak hitza hartzen du eta saltokiaren historia eta bizi izandako hamaika pasadizo kontatzen ditu. Bisitaldia amaitutakoan, talde osoak Iruña kafean mairu-pintxoak eta “Bilboko Ur Kopa” dastatzeko aukera izango du.

Bisita gidatuak doan dira, baita pintxoak dastatzeko aukera ere, eta Arriaga plazatik irtetzen dira arratsaldeko 18etan. Hori bai, bisitak ondo antolatu ahal izateko ezinbestekoa da izena aldez aurretik ematea, bai 94 421 30 31 telefonora deituz edota E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora mezu bat bidaliz, parte hartzailearen izena, abizenak eta harremanetarako telefono bat emanez.

Sasoi honetan antolatutako azken bisitaldia joan den ostegunean, uztailak 10, ospatu egin zen. Bisitaldi gidatuak uda ostean jarraituko dute eta data berriak irailean iragarriko dira.