Esker ona jaso dugu, Bilboko uholdeen 30. urteurrena oroitzearren

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 26 Iraila 2013

Esker ona - Bilboko uholdeak

Irailaren 26an, osteguna, BilbaoHistoriko Fundazioak emandako esker on berezia jaso dugu. Elkarteak 11 denda, erakunde eta pertsonaren artean banatu ditu sari hauek, duela 30 urte Bilbon jazotako uholdeen oroimenaren inguruko ekintzaren bat antolatu edo haietan parte hartzeagatik.

Leizaola Fundazioan oso pozik jaso dugu esker ona; izan ere, Bilboko historiadun dendetara aurten antolatutako bisita gidatuetan 1983ko uholdeei aipamen berezia egiteagatik eman digute esker ona.

Banaketa-ekitaldia Expogela aretoan izan da; bertan “El aguaduchu de 1983 en el objetivo” izeneko erakusketa zegoen ikusgai, bai eta Manu de Alba foto-kazetariaren atzera begirako lana ere.

Zubiaur eta Muro