Euskonbola 2013

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 07 Maiatza 2013

Euskonbola 2013 irekiera

Euskonbola ekimenaren hirurren edizioa Bilboko Zubiarte merkataritza-zentroan inauguratu dugu maiatzaren 3an, eta asteburu osoan bertan izan da.

Parte hartu nahi duen edozein pertsona tonbola bitxi honetara gerturatu da, eskatzen dugun bakarra da piropo edo maitasun esaldi bat gure txarteletan idaztea, eta horren truke han izango den laguntzaileak tiket bat luzatuko dizue, non sari zoragarriak aurkituko dituzuen. Sarien artean pelutxeak, mp3 erreproduzitzaileak, Karrantzako Karpin Abenturako sarrerak edo e-book txundigarriak aurkituko dituzu. Gainera, esku hartu duten guztien artean urriaren 31n hotel miresgarri batean asteburu bat zozketatuko dugu.

Inaugurazioan USOA lantegiko beharginak izan dira, haiek izan dira lehenengoak maitasun esaldiak idazten. Arantxak, taldeko bozeramaileak, berak idatzitako olerki polita euskaraz irakurri zuen.

500 esaldi inguru jaso ditugu asteburu osoan zehar, hona hemen azpimarragarrienak:

  • Itsasoa izango banintz, eta zu harkaitza, marea igoko nuke zure ahoari musu bat emateko.
  • Olerki laburrenaren bertsorik politena bi hitz baino ez ditu: maite zaitut!
  • Zu gabe mundua ezinezkoa izango liteke.
  • Zu ikustean nire bihotza bat-batean gelditzen da.
  • Zure begiak itsasoa bezain handiak dira, zure begietan egunero igeri egingo nube.
  • Maitea! Zu zara nire argia, nire barrea eta nire indarra, eta orain nire alabaren amatxoa. Ez dut ikusten bizitzarik zu gabe!
  • Agian munduarentzat ez zara inor, baina niretzat mundua zara.

Euskonbola Zubiarte 2013