XVII. Euskal Astea

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 02 Maiatza 2013

Euskal Astea XVII

Apirilaren 29 eta 30ean Leizaola Fundazioak XVII. Euskal Astea antolatu du Bizkaiko Foru Aldundiko Liburutegian, non euskal kulturarekin edo hizkuntzarekin lotura zuzena duten profesional eta adituek parte hartu duten. Bestalde, maiatzaren 3 eta 4an testuinguru berean Euskonbolaren edizio berria ospatuko da Bilboko Zubiarte merkataritza-zentroan.

 

Euskararen erabileraren sustapena eta eskubideak

Leizaola Fundazioa Euskal Astearen antolakuntzaz arduratu egin da, apirilaren 29 eta 30ean Bizkaiko Foru Liburutegian, Bilbon, ospatu da mintegia. Bertan hitzaldi eta mahai-inguru desberdinak gauzatu dira, betiere euskara eta euskal kultura erdigune izanik. Apirilaren 29an gai nagusia euskararen sustapen orokorra izan da, eta irekialdi-ekitaldian IVAP-HAEEko Euskara Zuzendariordea Eneko Oregik, Administrazio hizkera ataleko arloburua Xabier Amatriak, EHUko Lan Harremanen Unibertsitate Eskolako Zuzendaria Ángel Elíasek eta Leizaola Fundazioko lehendakaria Jose Antonio Dorronsorok parte hartu dute.

Ohorezko Aurreskuaren ostean, IVAP-HAEEko ordezkariek hitzaldia emateari ekin zioten, hauek komunikazio elektronikoan zentratu dira; era berean, “IVAPen gomendioak web-orriak idazteko” eskuliburu digitalaren aurkezpena egin dute.

Mintzaldiaren ostean, lehenengo mahai-ingurua antolatu da, kasu honetan bertsolari gazte batzuek parte hartu dute mahaian, egungo euskal bertsogintzaren egoera aztertzeko eta bertsolari berrien erronkak ezagutzera emateko. Bertsolari gazteak honako hauek izan dira, Arrate Illaro, Eneko Abasolo “Abarkas” eta Peru Vidal, aurkezpena Libe Agirre kazetariaren eskutik aurrera eraman da.

Bigarren jardunaldiari dagokionez, izenburua edo erdigunea “Gazteria eta eskara erabiltzeko eskubideak” izan da. Lehenengo hitzaldia Jon Redondoren, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendariaren, esku izan da. Redondok legealdi berrirako gazteriaren eremuko erronka estrategikoak ikertu ditu.

Ondoren, EAJko diputatua Emilio Olabarriak Catalunyako erabakitzeko eskubideari buruz hitz egin du, Espainiako antolamendu juridikoaren gainean eztabaidatuz eta EAEko egoerarekin alderatuz.

Bigarren ekitaldiko mahai-inguruan, Catalunyak hasitako bideari buruz euskal alderdi politikoak dituzten iritziak eta ikuspegia protagonistak izan dira. EAEk antzeko bidea jarrai dezan eztabaidatu dute eta Estatu espainiarreko antolamendua berrazterketa mahai gainean jarri dute. Mahaikideak izan dira: Jon Aiartza, EAJko legebiltzarkidea; Juanjo Agirrezabala, EH-Bilduko legebiltzarkidea; Andoni Unzalu, PSE-EEko ordezkaria; eta Gorka Maneiro, UPyDko legebiltzarkidea. Kasu honetan, aurkezlea Susana Serrano izan da, EHUko Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Irakasguneko irakaslea.

Asteburuari begira, Euskal Astea jarraitu zuen maiatzaren 3 eta 4an, ostiral eta larunbatean. Hain zuzen, Bilboko Zubiarte merkataritza-zentroan Euskonbola ekimenaren hirugarren edizioa antolatu zen bertan sari berezi eta esanguratsuak banatu genituen parte hartu zuten gazte eta helduen artean.

 

Bertsolaris