Bisita gidatuak Bilboko saltoki historikoetara

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 19 Ekaina 2014

ETBko erreportajea (2014/06/26, 21:00 Teleberri 2 saioan):

Bizkaia Irratiko elkarrizketa (2014/06/29, 11:05 Gira-Biran saioan):

Aurten ere, eta Bilboko Udalaren laguntzari esker, Leizaola Fundazioak Bilboko denda historikoetara ohiko bisita gidatuak antolatu ditu, 2014ko ekainaren 26an eta uztailaren 3 eta 10ean ospatu direlarik. Bisita hauen bidez Bilboren historia ezagutzera emateaz gain, tokiko saltokien eragina eta hiriaren garapenerako duten garrantzia goraipatu nahi da. Bisitaldi bakoitzaren iraupena bi ordutakoa da, eta denbora horretan bospasei denda sakonean ezagutzeko aukera egoten da. Batzuk Bilbon dirauten zaharrenetarikoak dira (esaterako, Sombrerería Gorostiaga, 1857koa), eta beste batzuk, berriz, XX. mendearen hasieran hiriak bizi izan zuen pizkunde industriala eta kulturalaren eraginez ireki zituzten ateak (esaterako, Café La Granja, 1926. urtekoa).

Gehiago irakurri...

Eusko Legebiltzarrera bisitaldia

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 13 Abendua 2013

Eusko Legebiltzarra 2013

Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzendibe Fakultateko ikasle talde batek Gasteizko Eusko Legebiltzarrean bisitaldia egin dute abenduaren 19an, osteguna. Bertan ‘Zabalik’ zerbitzua ezagutu eta Osoko Bilkura bat zuzenean ikusteko aukera izan dute.

Ondoren, ikasleak Lehendakaritzara abiatu dira, non Eusko Jaurlaritzako Bakea eta Bizikidetasun arloko Idazkari Orokorra Jonan Fernándezek saileko zeregina eta helburuak azaldu dizkie.

Elkarteen Foroak eta Leizaola Fundazioak eztabaida politikoa antolatu dute

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 03 Urria 2013

Mahai inguru politikoa

Urriaren 2an, asteazkena, eta Giza Eskubide eta Bake Hezkuntza Elkarteen Foroak antolatuta, Leizaola Fundazioaren laguntza teknikoarekin, Bizikidetzaren bost eremuetako lehenengo esparruari hasiera eman zitzaion. Arratsaldeko 17:30etan, Bilboko Carlton Hotelean, ekitaldiari hasiera eman zitzaion aurkezpen labur batekin, ondoren euskal alderdi politikoetako ordezkariek eztabaidatzeko prestaturiko zegoen mahai inguruari txanda emanez.

“Zeintzuk dira euskal gizarteak gainditu behar dituen erronka nagusiak behin betiko bizikidetza sendo eta iraunkorra burutu ahal izateko?” galderari erantzuna eman behar izan zioten Iñigo Iturrate, EAJren legebitzarkidea, Juango Agirrezabala, EH-Bilduko legebiltzarkidea, Idoia Mendia, PSE-PSOEren legebiltzarkidea, Carmelo Barrio, PPko legebiltzarkidea, Gorka Maneiro, UPyDko legebiltzarkidea, Angel Bao, Ezker Anitzako lehendakaritzako kidea eta Jose Ramon Becerra, EQUOko koordinatzailea.

Ekarpenak ikusteko bideoak gutxi barru hemen egongo da ikusgai.

Esker ona jaso dugu, Bilboko uholdeen 30. urteurrena oroitzearren

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 26 Iraila 2013

Esker ona - Bilboko uholdeak

Irailaren 26an, osteguna, BilbaoHistoriko Fundazioak emandako esker on berezia jaso dugu. Elkarteak 11 denda, erakunde eta pertsonaren artean banatu ditu sari hauek, duela 30 urte Bilbon jazotako uholdeen oroimenaren inguruko ekintzaren bat antolatu edo haietan parte hartzeagatik.

Gehiago irakurri...

Euskonbola 2013

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 07 Maiatza 2013

Euskonbola 2013 irekiera

Euskonbola ekimenaren hirurren edizioa Bilboko Zubiarte merkataritza-zentroan inauguratu dugu maiatzaren 3an, eta asteburu osoan bertan izan da.

Parte hartu nahi duen edozein pertsona tonbola bitxi honetara gerturatu da, eskatzen dugun bakarra da piropo edo maitasun esaldi bat gure txarteletan idaztea, eta horren truke han izango den laguntzaileak tiket bat luzatuko dizue, non sari zoragarriak aurkituko dituzuen. Sarien artean pelutxeak, mp3 erreproduzitzaileak, Karrantzako Karpin Abenturako sarrerak edo e-book txundigarriak aurkituko dituzu. Gainera, esku hartu duten guztien artean urriaren 31n hotel miresgarri batean asteburu bat zozketatuko dugu.

Gehiago irakurri...

XVII. Euskal Astea

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 02 Maiatza 2013

Euskal Astea XVII

Apirilaren 29 eta 30ean Leizaola Fundazioak XVII. Euskal Astea antolatu du Bizkaiko Foru Aldundiko Liburutegian, non euskal kulturarekin edo hizkuntzarekin lotura zuzena duten profesional eta adituek parte hartu duten. Bestalde, maiatzaren 3 eta 4an testuinguru berean Euskonbolaren edizio berria ospatuko da Bilboko Zubiarte merkataritza-zentroan.

Gehiago irakurri...