Xedea, ikuspegia eta balioak

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 20 Martxoa 2013

Xedea

Leizaola Elkargoaren xedea edo helburua gizartearen zerbitzuan aritzea da, pertsonak (bereziki gazteenak) bultzatzen, beraien ezagutzak zabaltzeko asmoz, batez ere gure erakundeak nagusiki jorratzen dituen hiru arloetan, non gure gizarteak datozen urteetan aurre egin behar izango dituen zenbait erronka aurkitzen diren: Euskara eta Kultura, Berdintasuna eta Gizarteratzea, eta Sustapen Ekonomikoa. Soilik ezagutzatik eta ulermenetik eraiki daiteke Bakea, eta soilik abiapuntu horretatik eman daitezke aurrerapausoak gizarte eta ekonomia gaietan, elkartasuna, berdintasuna eta errespetua ere garatuz.
Ildo berberari jarraituz, jardunaldiak, ikastaroak, lehiaketak, argitalpenak eta web orrialdeak sortzen dira, egiten diren ikerketa lan eta ikasketez gain. Era berean, beste entitate batzuekin kooperazioa eta sarean egiten den lana bultzatzen eta sustatzen da, baliabideak optimizatzeko eta emaitza hobeak lortzeko helburuarekin.

Ikuspegia

Gure helburua prestakuntza ematea eta kalitatezko produktuak garatzea da, betiere, bikaintasuna eta berrikuntza ardatz gisa hartuta, gizartearen behar guztiei arretaz begiratuz eta hutsuneak betez. Horretarako, gure lan eremu bakoitzean, esker oneko profesionalek hartzen dute parte; hori horrela, gure entitatea erreferentea izan daiteke balioen difusioaren eta pertsonen jarreren arloan, eta, bereiziki, gure erkidegoan bizi diren gazteen artean. 

 

Balioak

Hurrengo balioek gidatzen gaituzte:

- Erantzukizuna, ardura eta entrega: bizi garen gizarteari zor dizkiogu gure zerbitzua eta ekintzak. Hirugarren sektoreko erakunde gisa, gure esfortzu guztiak pertsonengana bideratzen ditugu.

- Berrikuntza eta aurrerakuntza jarraitua: beti bezala, arreta berezia eskaintzen diogu berrikuntza teknologiko eta pedagogikoari, eta aurrerakuntza jarraituaren prozesuak sustatzen ditugu gure entitatearen mamian.

- Sentsibilizazioa: errealitatea islatzen dugu eta errealitatean gertatzen denari irekita gaude. Era berean, une bakoitzean sortzen diren behar sozialei eta aldaketa edo transformazio prozesuei egokitzeko gai gara, gure printzipioei uko egin gabe.

- Lidergoa: gure lan-taldeen motibazioaren bidez eta balio hau erabiltzeko tresnak sustatuz, ekintzetan erabiltzeko. Horrela, entitatearen barnetik eta kanpotik ere lidergoa sustatzen dugu.

- Gardentasuna: garatzen ditugun proiektuetan kudeaketa eraginkorra eta gardena izatea, betiere, gure gizarteari buruzko gaiak izanik helburu nagusi.