Aurrez aurreko prestakuntza-jarduerei ekingo diegu berriro

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 28 Iraila 2020

Martxoan agindutako konfinamenduaren ondorioz, garatzen ditugun ohiko prestakuntza-jarduera guztiak bertan behera utzi behar izan genituen. Baina orain aurrez aurreko prestakuntzari ekingo diogu berriro. Hori bai, parte-hartzaileen segurtasunik handiena bermatzeko behar diren segurtasun-neurri guztiak hartuta. Maskara nahitaez erabiltzeaz, esparrura sartzean eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzeaz eta aretoak maiz aireztatzeaz gain, edukiera murriztu dugu eta bertaratutakoen arteko segurtasun-eremua handitu dugu. Giza Eskubideetan eta Bake Hezkuntzaren Foroarekin elkarlanean HKEEetan emango ditugun prestakuntza-ikastaroak dira beren ibilbidea berrabiarazten duten lehen jardueretako bat. Hurrengo prestakuntzaren data behar bezala iragarriko dugu.