Saltoki historikoetara bisita gidatuen emanaldi berria

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 11 Iraila 2020


Badatoz! Bilboko saltoki historikoetara urtero ospatzen ditugun bisita gidatu arrakastatsuak aurten berriro ospatuko dira. Bisitak urriaren 1, 8, 15 eta 22an Bilboko Arriaga plazatik abiatuko dira, baina aurten murrizketa handiak egongo dira, bizi dugun egoerari aurre egin ahal izateko eta indarrean dauden arau eta osasun-aholkuak betetzeko asmoz: maskara ezinbestekoa izango da, eta ibilbide osoan zehar ondo ipinita eraman beharko da.

Era berean, gel hidroalkoliko ugari eskainiko da. Saltoki batzuetan ezin izango dugu sartu, eta haien arduradunak izango dira kalera azalpenak ematera aterako direnak. Azkenik, taldeak gehienez 10 lagunekoak izango dira. Hori horrela, eta aurreko urteen hariari eutsiz, izenematea ezinbestekoa izango da. Horretarako, 94 421 30 31 telefonora dei dezakete bisitetan parte hartu nahi duetenak. E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. posta elektronikoan ere informazio gehiago edota izena eman ahal izango da. Azkar ibili, zeren eta tokiak berehala agortzen dira.