Tokian tokiko oporrak aurten?

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 13 Uztaila 2020

Koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioak luzerako doazela ematen du. Izan ere, neguaren amaieran eta udaberriaren hasieran gogor jo zigun izurriteak badirudi ez duela gure ondotik alde egin nahi, eta uda eta udazkena baldintzatuko omen dizkigu. Adituek adierazi dutenez, ez da batere komenigarria urrutira bidaiatzea, eta gure oporrak gure lurraldera mugatzen baditugu, hobeto. Oporrei eta beste eduki interesgarriei buruz jakinaren gainean egoteko, uztaileko Gazteon KZ aldizkariari begiradatxo bat eman besterik ez duzue egin behar. Hona hemen edizio digitala.