Gure aldizkarien harpideentzako oharra

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 23 Apirila 2020

Orain dela hilabeteko (2020ko martxoaren 23ko) oharrean adierazi genuenez, gure fundazioak, gainontzeko eragileen antzera, bere jendaurreko jarduera eten egin du. Horrek ez du esan nahi gainontzeko ekimenekin aurrera jarraitzen ez dugunik, eta bai Gazteon KZ bai Ekonomiaren KZ aldizkariak argitaratzen jarraitzen dugu. Dena den, harpide batzuk adierazi diguzuenez, ez duzue paperezko euskarria ohiko moduan jaso. Gure aldetik, argitalpenak zabaltzen jarraitu dugu, eta harpidetzak betiko moduan bidaltzen jarraitu dugu. Agian zuen eremuko postari edota banatzaileak ezin izan du bere beharrarekin aurrera egin, eta horregatik ez duzue zuen alea jaso. Dena den, bai webgune honetan bertan, bai aldizkari bakoitzaren webgunean ere, bi aldizkarien edizio digitalak aurki ditzakezue. Paperezko euskarria ere bidaltzen jarraitzen dugu, eta harpideren batek bere alea jasoko ez balu, posta elektronikoaren edo telefonoaren bidez gurekin harremanetan jar dadila, izandako gora-beheraren berri izan dezagun. Eskerrik asko.