Leizaolaren erakusketa ibiltaria, oso arrakastatsua

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 04 Martxoa 2020


Jesus Maria Leizaolaren irudiari buruzko erakusketa ibiltaria oso arrakastatsua izan da. Bilbon hasi zen, ondoren Gasteizera joan eta Zarautzen amaitu zuen bere ibilbidea. Erakusketa hau 80 panelek, ikus-entzunezko bi dokumentuk eta eskola-modulu batek osatzen dute, eta 'Lendakari Zarra' ren irudia euskal herritarrengana hurbiltzea du helburu, bai eta garai hartako emakume eta gizonek bizi izan zituzten une latzak gogoratzea ere: errepublika asaldatua, gerra zibil gogorra eta erbestealdi behartua, hala ere, eutsi zioten bere humanismoari eta irrika demokratikoari. Eskerrik asko erakusketa xume honetara hurbildu zareten guztioi.