Janaria ondo aprobetxatzeko aplikazio berria

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 26 Otsaila 2020

Ohiko edukiez gain, Gazteon KZ aldizkariaren otsaileko zenbakiak aplikazio arrakastatsu bat aurkeztuko digu: Too Good to go, egoera ezin hobean dauden elikagaiak sobera dituzten saltokiak eta horiek eskuratzeko interesa duten bezeroak konektatzeko aukera ematen duena. Horrela, prezio oso baxuetan eros ditzakegu jatetxeetan, mota guztietako dendetan, supermerkatuetan,... sobera dauden eguneko elikagaiak. Aukera bikaina jaki goxo goxoak oso prezio merkean eskuratu ahal izateko.