Negazionismoari buruzko lan berria

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 07 Urtarrila 2020


Fundazioak liburu berria argitaratu du, negazionismoaren fenomenoa hainbat eremuetatik jorratzen duena. Mikel Mancisidorren hitzaurrea du, eta Germán Teruel Lozano, Mikel Anderez Belategi, Iñigo Gordon Benito, Iñaki Anasagasti eta Agustín García Moreno hartu dute parte, norberak bere jakintza eremutik. Negazionismoa pil-pilean dagoen kontua da gure bizitzako hainbat eremuetan. Esaterako, aldaketa klimatikoan: nahiz eta zientzialarien ikerketak argi utzi duten klimak jasaten ari duen aldaketa, batez ere gizakiak eraginda, oraindik ere hainbat agintari eta enpresa boteretsu errealitatea kolokan jarri edota ukatzen dute.