Europa, euskal gazteriatik gertu

| Inprimatu |
FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 09 Abendua 2019


Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko hogei ikasle parte hartu dute aurten ere Fundazioak antolatzen duen Gazte Topaketan. Europar Batasuneko erakunde esanguratsuak bisitatu eta hango ordezkari eta funtzionarioekin elkartuko dira, gehien kezkatzen zaizkien gaiak jorratuz. Aukera bikaina beren ezagupenak eta europar ispiritua zabaltzeko. Taldea abenduaren 8an irten da Bilbotik, eta 12an etxeratuko dira, prestatu zaien egitarau estua burutu ostean.