Sexu aniztasunari buruzko lantegia Trapagaranen

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 25 Urria 2019

Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroak antolatuta, Leizaola Fundazioak lantegi berria ospatuko du Trapagarango (Bizkaia) helduen heziketarako ikastetxean. Oraingo honetan, eta aurrekoetan bezala Giza Eskubideen haritik, sexu-aniztasuna eta bizikidetza landuko ditugu. Elena Olaortua adituaren eskutik, azaroaren 12an, goizeko 10etatik 12:30etara eskainiko dugu saio mamitsu eta interesagarri hau.