Erlijio-aniztasunaren inguruko topaketa Bilbon

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 08 Urria 2019


Leizaola Fundazioak antolatuta, irailaren 26an Bilboko Carlton Hotelean erlijio-aniztasunari buruzko topaketa ospatu zen, lau sinesbideetako ordezkariak elkartuz. Honela, Miguel Angel Esnaola, Bilboko Elizbarrutiko ordezkaria, Eduardo Rodriguez, Eliza Ebangelikoaren ordezkaria, Abderrahim Moussif, Euskal Herriko Islamiar Federakuntzaren presidenteorde ohia eta Ranieri Sales, Eliza Adbentistaren artzainak bere sinesbideen gora-beherei buruz elkarrizketan eta solasaldian aritu ziren. Han egindako lanaren fruitua ikusentzunezko batean laburbildu dugu, YouTuben ikusgai dagoena.