“Bilboko Gaiak”, ziztu bizian

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 08 Urria 2019


Leizaola Fundazioak 2006an abian ipini zuen “Bilboko Gaiak” ekimena ziztu bizian jarraitzen du, eta 2019ko urriaren 3an ospatu zen aurtengo lehenengo bisitaldia arrakasta bikaina eskuratu zuen, aurreko urteetan bezala. Eta hurrengo hiru bisitetarako eskaintzen genituen tokiak agortu dira jada. Urriaren 10eta, 17an eta, azkenik, 24an Bilboko saltoki historietara bisita berriak burutuko dira. Bisita bakoitzean gehienez 30 lagun onartzen ditugu, eta hautatutako saltoki historikoetatik ibilbide interesgarria egiten da. Saltoki bakoitzara iristerakoan, jabeek taldeari harrera eman, eta bere dendaren sorrera, bilakaera, bizi izandako pasadizoak,... azatzen dituzte. Taldea saltoki batetik bestera doan bitartean, gida profesional batek saltokien historia Bilboko hiri biraren historia eta bilakaerarekin uztartzen ditu.