Lan sozietateen arrakasta

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 22 Maiatza 2019

Krisialdi ekonomikoa gainditu dugunean (behintzat, hori diote kontu hauetan adituak direnak), euskal lan sozietate eta partekatutako sozietateen sendotasuna nabaritu ahal izango dugu. Langileen parte hartze zuzena onura bikainak ekartzen dizkio enpresari. Josetxo Hernandez Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteko presidentea da, eta enpresa eredu arrakastatsu honen xehetasunak Ekonomiaren KZ aldizkariko maiatzeko alean ematen dizkigu.. Eta elkarrizketa honetan batera, beste hainbeste eduki interesgarria: Euskalteleko antolaketa berria, IATko kolapsoa eta saihesteko aurkeztutako neurriak... Honen hemen edizio digitala.