Zabor albisteen garaia

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 27 Martxoa 2019

Joan den mendeko 90. hamarkadan komunikaziorako tresna bikaina gure bizitzetara ailegatu zen: internet. Sareari esker, munduko edozein bazterrean dagoen lagun batekin berehala harremanetan jar gaitezke, bideoak, argazkiak edota edozein eduki partekatuz. Baina tresna boteretsu honen erabilera kaskarrak ere badu bere aurpegi txarra: ingelesez esan zaien “fake news” edo albiste faltsuak. Pil-pilean dagoen gai kezkagarri honi buruz martxoko Gazteon KZ aldizkariak erreportaje interesgarria eskaintzen digu. Hona hemen edizio digitala.