Hementxe ba! 2.0 websailaren lehenengo atala, jada ikusgai

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 15 Urria 2018

Uda ostean iragarri genuen moduan, hasi gara jada Hementxe ba! websailaren bigarren denboraldiaren atal berriak zabaltzen. Dakizuenez, aldaketa nabari ekarriko dizkigu aurtengo websailak, izan ere aktore berriak eta gidoi eraberritua izango ditugu aurten. Xalo eta Demon izango dira aurtengo protagonistak, eta beraien arteko harreman berezia hamaika gorabehera ekarriko dizkie gure lagunei eta beraiekin etxebizitza partekatzen duten Ainara eta Telmori. Izan ere, Telmo izango da iazko sailetik jarraitzen duen pertsonaia bakarra, Aitor Tejedorrek bikain antzezten duenak. Baina tira, ez gara gehiago luzatuko. Hona hemen lehen atala ikusteko behin eta berriro eskatzen gintuzuen esteka: