Bakearen mezulariak, Fundazioaren eskutik

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 22 Otsaila 2019


Erakunde demokratikoak herriaren garapena eta bizikidetza baketsua bermatzen dituzte. Hori da otsailaren 21ean Fundazioaren eskutik Eusko Legebiltzarra, Lehendakaritza eta Gogora Institutua bisitatuz 60 bat gazte ikasteko aukera izan zutena. Euskal Herriko Unibertsitatean Zuzenbide Fakultateko ikasle talde honek egun mamitsua bizi izan zuen: Legebiltzarra zuzenean ezagutu, osoko bilkura jarraituz. Baita Gogora Institutuak duen zeregina ere sakonean ezagutzeko aukera izan zuten. Artxibategia, landutako materialak, eskoletara unitate didaktoak, besteak beste, ikusi eta aztertu zituzten.