Giza Eskubideak aldarrikatzeko erakusketa ibiltaria

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 18 Otsaila 2019

Aurreko urteetan abian ipinitako ibilbideari eutsiz, Fundazioak Giza Eskubideak aldarrikatzen dituen erakusketa ibiltaria martxan ipini zuen urtearen hasierarekin batera. Murgian (Araban) otsailaren 5etik 12ra bitartean egon zen. Ondoren, Erandioko (Bizkaiko) Astrabudua auzoan egon da, baita otsailaren 12tik 22ra bitartean. Eta martxoaren 1era arte Balmasedako (Bizkaiko) Errotarena Polikiroldegian irekita egongo da. Erakusketaren xedea Giza Eskubideak jasaten dituzten urraketa larriak salatzea da, batez ere nazioarte mailan ematen den fenomeno kezkagarri bat ardatz nagusitzat harturik: tortura. Hurrengo asteetan ere Gipuzkoa eta Arabatik jarraituko du bere ibilbidea.