“Hementxe ba!” euskal websailaren bigarren denboraldia, ikusgai

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 03 Abendua 2018

“Hementxe ba!” euskal websailaren bigarren denboraldia jada eskuragarri duzue. Telmo eta bere lagunen abenturak eta pasadizioak berriro gure artean dituzue. Leizaola Fundazioak, Soluciones Comunicativas enpresaren laguntzarekin, eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren babesarekin atal berriak ekoiztu ditu. Ohiko moduan, atalei buruz duzuen iritzia iruzkinen erlaitzean idatzi ditzazkezue. Ea gogoko dituzuen!