Lantegiak aurrera doaz

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 21 Azaroa 2018


Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroaren eskutik, Leizaola Fundazioak Euskal Herriko helduentzako hainbat ikastetxeetan antolatzen ari dituen lantegiak aurrera doaz. Iragarri genuen moduan azaroaren 8an Donostiako Herrera auzoan izan ginen. Eta bihar, hilak 22, Zarautzen izango gara berriro. Biharkoan, Goyo Armañanzas doktore ezagunaren eskutik, “Belaunaldien bidezko oroimena eta ixiltasuna” landuko dugu. Saioa arratsaldeko 4etan hasiko da, eta bi ordu eta erdiko iraupena izango du. Zarautzko helduentzako hezkuntza iraunkorrerako ikastetxean aurki ahal izango gaituzue.