Hitzarmen kolektiboak pixkanaka berritzen doaz

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 21 Azaroa 2018

Krisiaren urte gogorrenetan Euskal Autonomi Erkidegoan berriztatzeke zeuden hamaika hitzarmen kolektibo indargabetuz joan ziren. Sindikatuen eta patronalaren arteko liskarrak zirela eta, bazirudien egoera luzarorako izoztuta geratuko zela. Zorionez, pixkanaka gauzak bere onera itzuli dira, eta hitzarmen kolektiboak berritzen doaz. Euskal langileen %38k hitzarmen eguneratua du. Argibdie zabalagoak, azaroko Ekonomiaren KZ aldizkarian.