Sare sozialak, Gazteon KZn aztergai

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 29 Urria 2018

Sare sozialak deitzen ditugu, baina askotan gure bizitza sozialari kalte handia egiten diete. Batez ere, sakelekoarekiko dependentzia itzela eragiten digutenean. Aurrez aurreko topaketak alde batera utzi, eta pantailaren aurrean gertatzen denari gure arreta guztia eskaintzen diogu. Begiak erretzeaz gain, lo egiteko eta atsedenaldia era egokian hartzeko gaitasuna ere galarazi diezagukete dependentzia handia denean. Urriako Gazteon KZ aldizkarian erreportaje polita aurkituko duzu, arestian aipatutakoa, eta benetan kezkagarria izan daitekeena, oso modu atseginean azaltzen diguna.