Hementxe ba! websailak lehenengo atala argitaratu berri du

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 16 Urria 2017


Leizaola Fundazioak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren babespean, Hementxe ba! websaila aurkeztu berri du. Hamar atalez osaturiko websaila da, eta YouTuben dago ikusgai. Sailak Idoia, Ainhoa, Telmo eta Xabierren pasadizoak azaltzen ditu, umore ona beti nagusia izanik. Telmok medikua izan nahi, eta, hortaz, medikuntza ikasten dabil. Baina oso tipo xelebre eta bitxia da. Idoia, bere neska-laguna, pisua partekatu behar dutela erabakitzen du. Dirua behar dute eta beste bikote batekin (Ainhoa eta Xabier) lotuta dago etxebizitza erakusteko asmoz. Baino Telmoren bitxikeriak ez diote onurarik egingo. Hauxe da lehenengo ataleko sinopsia. Aitor Tejedor Telmorena egiten du; María Quintana, berriz, Idoiarena. Laukotea Alain Ojinada (Xabier), eta Ainhoa Oleaga (Ainhoa) osatzen dute. Gorka Gil ere parte hartzen du atal batzuetan.