Torturaren aurkako erakusketa, aurten ere abian

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 15 Otsaila 2018


Iaz sortu genuen egitasmo berriak aurten jarraipen oparoa izango duela dirudi. Torturaren egoera munduan aztertzen duen erakusketaz ari gatzaizue. Zenbait herrialdeetako egoera aztertzen da, orain dela pare bat egun Europako Giza Eskubideetarako Auzitegiak zigortu duen espainiar Estatua barne. Erakusketa ibiltariak jada Laudion egon da, urtarrilaren 16tik 30era, eta orain Trapagarango Kultur Etxean duzue ikusgai, hilaren 12an ireki genuelarik eta 26ra arte bertan izango duzuelarik. Ondoren, Zestoako Udaleko aretoan martxoaren 12ra arte irekita egongo da.