Legebiltzarra eta Gogora Institutua bisitatu ditugu

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 15 Otsaila 2018


Gaur, 2017ko otsailaren 15ean, Eusko Legebiltzarra eta Gogora Institutua bisitatu ditugu. Gurekin batera, Euskal Herriko Unibertsitatean Zuzenbide ikasketak burutzen ari dituzten 55 ikasle hartu dute parte bisitaldian. Lehendabizi Eusko Legebiltzarrera abiatu gara, eta han lan komisioak, osoko bilkurak, talde politikoen ordezkaritzak eta antolamenduak,... zuzenean ezagutzeko aukera izan dute, baita osoko bilkura zuzenean ikusi ahal izan dute. Ondoren, Gogora Institutura abiatu gara, non Institutuaren zereginak azaldu dizkigute, baita oroimenaren eraikuntzak duen garrantzia eta biktimen testigantzak ere jaso ditugu eskaini dizkiguten ikusentzunezko baten bidez.