Euskadi Streaming 2017 jada abian

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 06 Azaroa 2017


Aktore eta baliabide tekniko berrien eskutik, atzo Euskadi Streaming egitasmorako grabaketei ekin zioten Bilbon. Aurtengo saioan guztira sei aktore, bi kameralari eta soinu teknikari batek hartuko dute parte grabaketetan eta websaila sortuko dute. Websail honek hamar atal izango ditu, eta bertan, gazte talde baten pasadizioak eta bizipenak azaladuko dira. Argazkian, Maria Quitana (Idoia), Aitor Tejedor (Telmo), Ainhoa Oleaga (Ainhoa) eta Alain Ojinada (Xabi), sailaren antzezle nagusiak. Saila urtea amaitu baino lehen YouTuben egongo da ikusgai, aurreko ekoizpenak bezala.