Ipuin kontalaria eta haurrentzako jarduerak, Fundazioaren eskutik

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 21 Abendua 2017


Bizkaiko Foru Aldundiak eskainitako laguntzari eta zenbait merkataritza guneko parte hartzeari esker, Leizaola Fundazioak aurten ere “Euskara Bizia” egitasmoa antolatu du. Pailazoak, magia emanaldiak eta ipuin kontalariak osatzen dute egokitutako saioak, etxeko txikienak bere aisialdia euskara hutsean bizi ahal dezaten. Zubiarte Merkataritza Gunean eman genion hasiera jarduera honi, eta joan den ostiralean, 2017ko abenduaren 15a, ipuin kontalariaren saioa izan zuten bertan.