Kataluniako gatazka eta hedabideen jarrera

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 05 Abendua 2017


Leizaola Fundazioak antolatuta, joan den azaroaren 28an, Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako Gizarte Zientzien eta Komunikazio Fakultatean lan jardunaldia ospatu genuen. “Hedabideak Kataluniako gatazkaren aurrean” lelopean, bost aditu elkartu ziren goiz osoan zehar hedabideen jarreren nondik norakoak aztertzen eta hausnarketa egiten.

Honela, katedraduna, idazlea eta kazetaria den Iñaki Zabaletak aurkeztu eta zuzendutako mahai-inguruan kazetaritzaren eremuan ondo ezagunak diren Julio Flor, Amaia Goikoetxea, Iker Merodio eta Estitxu Eizagirre elkartu ziren.

2017ko urriaren 1ean katalanek bozkatzera deituta zeuden. Deialdi honen bidez ea katalanek estatu katalaniar errepublikano independientearen alde edo kontra ote zeuden ebatzi nahi zen. Erreferenduma ospatu baino aste batzuk lehenago, eta baita erreferenduma ospatu ostean gaur egunera arte, hedabideak, eta batez ere hedabide espainiarrak, beren ildo editorialekin batera ez zetozen erakunde, ordezkari eta agintari politiko zein sozialen aurkako eraso bortitzari ekin zioten. Albiste faltsuak edota desitxuratuak, irainak, indarkeriaren eta gorrotoaren aldeko eduki zirikatzaileak... oso ohiko kontuak bihurtu dira.

Leizaola Fundaziotik kezkati agertzen gara gertakizun eta egoera honen aurrean, izan ere hedabideek bizikidetza baketsuaren eta aniztasunaren alde agertu behar diren eta balore hauek zaindu behar dituzten eragileak izan behar baitute, demokrazia sano eta aurrerakoia bermatuz. Baina azken bolada honetan nabatiru ditugun jarrerak oso bestelakoak dira, eta hedabideak aurreikusi beharko geniekeen zerbitzu publikotik oso urrun omen daude gure aburuz.
Hori horrela, goiko estekan azaroaren 28an antolatu genuen lan jardunaldiaren bideoa helarazten dizuegu, gogoeta eta hausnarketarako lagungarria izango delakoan.