Gazteak Europako bihotzean, Fundazioaren eskutik

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 22 Azaroa 2017


Leizaola Fundazioak antolatuta, joan den igandean, 2017ko azaroaren 19an, Euskal Herriko Unibertsitateko hogei bat gazte Bruselara abiatu ziren, europar erakundeak eta bertako gazteen kezkak zuzenean ezagutzeko asmoz. Ekintza honi esker, europar Legebiltzarra, Kontseilua, Komisioa, Herrialdeetako Batzordea eta beste hainbeste erakunde eta elkarte ezagutu ahal izan zituzten. Erakundeak bisitatzeaz gain, han lanean diharduten ordezkari eta arduradunekin solasaldian aritzeko aukera izan zuten, erakundeen egitasmoen berri izan zutelarik. Taldea bihar, osteguna, etxeratuko da. Fundazioak antolatutako ekimen honek Eusko Jaurlaritzako Gazteriaren Zuzendaritzaren laguntza jaso du.