Arrakasta bikaina lortu du Bilboko saltoki historikoetara egindako bisita gidatuen ziklo berriak

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 24 Uztaila 2017

Amaitu dira jada Bilboko saltoki historikoetara egindako bisita gidatuen ziklo berria, eta emaitza bikaina izan dela adierazi dute Fundazioaren aldetik antolaketa lanetan diharduten lagunak. Ehun lagunetik gora hartu dute parte aurten buruturiko lehenengo ziklo honetan, eta sarritan 100 urtetik gora dituzten saltokiak bisitatu ahal izan dituzte. Bisitaldi gidatu hauetan gida profesional batek Bilboko hiriko bilakaera azaltzen du, saltokien ekarpenarekin batera uztartuz, izan ere Bilbo betidanik merkataritza eta saltokiekin oso oso lotu egon omen da, hiriaren bilakaeran eragin handia izanik. Saltokietara iristerakoan, dendetako jabeek taldeari harrera ematen diote, eta bere negozioaren nondik norakoak azaltzeaz gain, hainbat pasadizo ere kontatzen dituzte. Aurtengo lehenengo bisitaldi hauek uztailaren 6, 13 eta 20an burutu dira. Bisita guztiak arratsaldeko 18etan Arriagako plazatik abiatu dira, eta bi orduko iraupena izan dute.

Fundazioak eskaerrak adierazi nahi dizkie ekimen honen ospakizuna posible egin duten guztiei, bai babesle eta laguntzaile, zein parte hartu duten denda eta saltokiei: Bilboko Udala, Iruña Taldea, DEIA egunkaria, Petit Palace Arana hotela, Gorostiaga kapela-denda, Cestería Alonso saski-denda, Azkarreta loteria-denda, Pedro Salcedo, “El Ángel” ume arropa-denda, Manolo bitxi-denda, Gregorio Martin janari-denda, Iváñez turroi-denda, Nossi-Bé izozki-denda eta Iruña kadea. Eta nola ez, gure eskerri beroenak ere bisitaldiak zuzendu dituzten hiru gidentzat: Unai, Xabier eta Mabel. Eskerrik asko guztioi!