Leizaola Fundazioak dokumental berria ekoiztu du

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 26 Ekaina 2017


Leizaola Fundazioak, Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritzaren laguntzarekin batera, oroimen historikoa berreskuratzeko xedea duen ikusentzunezko berria ekoiztu du. Iaz burututako lan honetan frankismoren garaian euskal kulturak eta euskara berak ere jasan zuten jazarpena aztertzen da, garai horiek zuzenean bizi eta ezagutu zituzten protagonisten adierazpenak jasotzen dituelarik. Honela, faxismoak ezarritako debekuei aurre eginez, eta euskal kultura berreskuratzeko asmoz, hainbat talde sortu eta eratu ziren Euskal Herriko hiri eta herrietan. Eta, horiekin lotuta, ikastolak jaio ziren, hauen sorkuntza eta bilakaerari arreta berezia eskainiz.