Torturari buruzko erakusketa Barakaldon

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 18 Apirila 2017

Amurrio eta Basauri bisitatu ondoren, Giza Eskubideen urraketa larriei buruzko erakusketa Barakaldora iritsi da. Apirilaren 18tik 28ra arte, Barakaldoko Zuazoko Kultur Etxean egongo da ikusgai. Sarrera, nola ez, doan eta librea da. Erakusketan torturari arreta berezia eskaintzen zaio, munduan barrena gaitz larri honek duen eragina aztertuz. Era berean, tortura ondo ikertzeko eta aurre egiteko tresnak ere aipatzen dira, Europako Giza Eskubideen Auzitegia edota Estanbuleko protokoloa, besteak beste. Erakusketa maiatzaren 2tik 12ra bitartean Barakaldoko Euskaltegian egondo da.