Giza Eskubidei buruzko erakusketa ibiltaria

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 14 Martxoa 2017

Leizaola Fundazioak, Eusko Jaurlaritzako Bizikidetza eta Bakegintzarako Idazkaritzaren laguntzarekin, Giza Eskubidei buruzko erakusketa ibiltari berria antolatu du. Erakusketa honetan batez ere Giza Eskubideen urraketa larrienak jorratzen dira, tortura bereziki. Argazki, marrazki, grafika eta testuen bidez, munduan zehar torturaren egungo egoera azaltzen da, baita Euskal Herrian bizi izan dena. Erakusketa jada Amurrioko Bañueta polikiroldegian martxoaren 27ra arte irekita egongo da. Ondoren, Basaurin egongo da ikusgai, Pozokoetxe Kultur Etxean, martxoaren 27tik apirilaren 5era arte. Eta Basauritik, Barakaldora bidaiatuko du. Barakaldon Euskaltegian eta Zuazoko erakusgelan izango da, bere garaian iragarriko ditugun datetan.