Euskara Bizia, aurten ere abian

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 13 Abendua 2016

Urtero egin izan dugun bezala, aurten ere “Euskara Bizia” egitasmoa datorren ostiralean, hilak 16, arratsaldeko 18:30etan, Zubiarte Merkataritza gunean ospatuko dugu. Ipuin kontalaria eta haurrentzako ekimenak dira nagusi jarduera honetan. Ekintzaren xedea euskararen erabilera aisialdirako esparru berrietan sustatzea da eta, hortaz, emanaldi osoa Aitorren hizkuntza zaharrean ospatuko da. Animatu zaitezte eta etorri, sarrera doan da!