Liburu berria aurkeztu dugu

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 05 Abendua 2016

Leizaola Fundazioak, Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritzaren laguntzarekin, bakea eta bizikidetza sendoak eraikitzeko xedea duen liburu berria aurkeztu du. Lan honetan EHUko Zuzenbide Fakultateko irakasle taldearekin batera, soziologo baten eta alderdi politikoen ikuspegiak ematen dira gai konplexu eta poliedriko baten inguruan: ETAko presoen egungo egoera, eta indarrean jarraitzen duen terrorismoaren aurkako legeria.