Gazteen lan merkatuari buruzko eztabaida

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 05 Abendua 2016

Fundazioak antolatuta, joan den abenduaren 1ean eta Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako Campusean, gazteen lan merkatuari buruzko topaketa bat ospatu zen. Bertan, Eusko legebiltzarrean ordezkaritza lortu duten bost alderdi politikoetako ordezkariak hartu zuten parte (EAJ-PNV, EH-Bildu, Podemos, PSE-PSOE eta PP) eta, beraiekin batera, baita euskal sindikatu garrantzitsuenetko eta Confebask patronaleko ordezkariak. Gazteen aldetik, Zuzenbide eta Lan Harremanen graduetako hogeitamar bat ikasle izan ziren, galderak eta gogoetak plazaratu zituztelarik. Jasotako ekarpen esanguratsuenekin Fundazioak ikusentzunezkoa prestatuko du.