Euskal mitologia zabaltzeko ikusentzunezkoa

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 22 Azaroa 2016

Leizaola Fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara Sustatzeko Zuzendaritza Nagusiaren babesarekin eta Labayru Fundazioko laguntzarekin, euskal mitologia eta kondairak zabaltzeko egitasmo berria ipini du abian. Ikusentzunezko labur batzuen bidez, gure etnografia eta izaera ezagutzera ematen dituzten istorioak zabaldu nahi ditugu. Globalizazio garai hauetan, gure erreferenteak gogora ekarri nahi izan ditugu, nortzuk garen eta nondik gatozen inoiz ahaztu ez dezagun.