Bisita gidatuen lehenengo denboraldia, arrakastatsu

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 19 Uztaila 2016

Uztailaren erdialdea gainditu dugunean, urtero Fundazioak Bilboko saltoki historikoetara antolatzen dituen bisitaldien lehenengo denboraldia amaitu egin da, emaitza ezin hobearekin. Izan ere osatu diren taldeak jendez gainezka egin dira, eta lagun ugari itxaron zerrendetan izena eman behar izan zuten, bisita egin ezinik geratu zirelarik. Jarudera arrakastatsu honen bidez, betidanik Bilbon egon den ohiko saltokiak goraipatu eta ezagutarazi nahi ditugu, eta jendeari asko erakartzen dion ekimena da. Era berean, gure eskerrik beroenak adierazi nahi dizkiegu aurtengo ekimenan parte hartu duten dendari guztiei, beren laguntza ezinbestekoa izan baita jarduera hau guztiz arrakastatsua suertatzeko. Eskerrik asko!