Bisita gidatuak berriro abian

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 15 Ekaina 2016

Leizaola Fundazioak urtero antolatzen dituen Bilboko saltoki historikoetara bisitaldiak jada abian daude berriro. Aurtengo lehenengo hiru bisitaldiak ekainaren 30ean eta uztailaren 7 eta 14an ospatuko dira. Bisitak guztiz doakoak dira, eta bi orduko iraupena dute. Lauzpabost denda bisitatzen dira gidari prodesional bat lagunduta, zeinek hirian bilakaera eta garapena gremioen eta saltokien hastapenekin uztartzen ditu, eta amaitu aurretik pintxoak eta Bilboko urako kopatxo bat eskaintzen zaizkie taldeak osatzen dituzten lagunei. Izena eman nahi izanez gero, bai 94 421 30 31 telefonora deituz bai E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora mezu bat bidaliz egin daiteke. Dena den, interesik baduzue, arin ibili, izan ere ekainaren 30eko taldea jada osatuta dago. On egin dagizuela!