Ikusentzunezko berria lantzen dihardugu
Noiz sortua: 23 Maiatza 2016
Leizaola Fundazioak oroimen historikoari buruzko dokumental berria prestatzeari ekin dio. Oraingo honetan, euskal kulturak eta euskara berak frankismoren garaian jasan zuten jazarpenari buruz arituko gara. Ikastolen mugimendua frankismoren azken hamarkadetan garatu zenez, atal honi ere garrantzi handia emango diogu ikusentzunezko honetan. Irudian, Koldo Tellitu, Ikastolen Elkarteko presidentea, egindako elkarrizketaren une batean.