Leizaola Fundazioa, Ipar Irlandan izan da beste elkarteekin batera

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 22 Apirila 2016

Patxi Zubiaur, Leizaola Fundazioko ordezkaria, Foroko Elkarteko Zuzendaritzak Ipar Irlandara antolatu duen bisitaldia parte hartu du. Bisitaldia apirilaren 16tik 21era bitartean ospatu da, eta Ipar Irlandako gatazka sakonean eta zuzenean ezagutzeko aukera eman die bakegintzaren eta bizikidetzaren eremuan diharduten elkarte eta erakundeetako ordezkariei. Belfast eta Derryko hirietan hainbat bilera eta topaketetan parte hartzeko aukera izan dute. Argazkian, "Healing Through Remembering" deritzon egitasmoaren aurkezpenean.