Fundazioa, Donostian biktimei egindako omenaldian

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 11 Martxoa 2016

Leizaola Fundazioa gaur, martxoaren 11n, Donostian terrorismoaren biktimei Oteizako eskulturaren ondoan egindako omenaldian parte hartu du. Bertan ETA, GAL, BVE, edo indarkeria polizialaren biktimak hartu dute parte. Eusko Jaurlaritzak antolatutako ekitaldian alderdi politiko guztietako eta EAEko erakunde esanguratsuenetako ordezkaria izan dira, baita gizarte mugimenduen edota bakegintzaren eremuan diharduten ordezkariak ere. Patxi Zubiaur egon da omenaldian, Fundazioa ordezkatzen. Gaur Terrorismoaren Biktimen europar eguna ospatzen da.