“Bake Bidean” aldizkariaren ale berria jada eskuragarri

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 01 Martxoa 2016

Leizaola Fundazioak Bake Bidean aldizkariaren ale berria zabaldu du, Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren laguntzarekin. Oraingo honetan, besteak beste, “Adi-adian” hezkuntza modulua, edo Siriako gatazkaren ondorioz sortutako errefuxiatuen egoera landutako erreportajeetan jorratzen dira. Baina eduki horiekin batera, Aintzane Ezenarro, Gogora Institutuko Zuzendaria elkarrizketatu dugu, adierazpen mamitsuak eginez. Alea hartu eta patxadaz irakurri, benetan interesgarria baita. Aldizkaria doan unibertsitateetan eta ohiko banaketa puntuetan doan jaso dezakezue.