Jolas berriak jada abian

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 28 Abendua 2015


Badaude ikusgai Fundazioak abian ipini dituen jolas berriak, jolasak.eu webgunean. Aurten egia esan jolas berria sortu eta jada abian zegoen beste bat berriztatu dugu. Sortutako jolasarekin bertsolaritzaren mundua ezagutzera eman eta bertsotan aritzeko zaletasuna bultzatu nahi izan dugu. Berriztatua izan denaren kasuan, eskaintzen ziren ataletara berria erantsi diogu, Euskal Herriko ohiturak eta nortasuna IKTren eremuan sustatzea du helburu. Esan dugun moduan, jolasak jolasak.eu eta jolastu.eu webguneetan aurki ditzakezue. On egin!