Gazte euskaltzaleen ekarpenak ikusgai

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 10 Abendua 2015


Leizaola Fundazioak antolatuta, eta Bilboko Carlton Hotelean, azaroaren 23an gazte euskaltzale taldea elkartu zen, euskararen eta euskal kulturaren erronkak aztergai zituztela. Ekarpenak, gogoeta eta hausnarketak saioa erabat aberastu zuten. Han egindako lana iaz hasitakoari jarraipena ematen dio, eta aurrekoan egin genuen moduan, saioaren une mamitsuenak bideo batean laburbildu ditugu, hemen goian ikusgai duzuena. Bide batez, gure eskerrik beroenak helarazi nahi dizkiegu bertan izan ziren lagun guztiei.